EHIGE
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen konfederazioa BIGE, Baikara, Denon Eskola, Ikas-Bi eta Eskola Txikiak elkarteek osatzen dute. Euskal Eskola Publikoaren ordezkatze nagusieneko elkartea da. Giza eta kalitate pedagogikozko Euskal Eskola Publikoaren aldeko koordinatze lanaren beharra defendatzen du. Hurrengo oinarriak ditu: borondateak batu, elkarrenganako errespetua, parte hartzaile guztien askatasuna, berezko Hezkuntza Sistema lortu… Euskal Herri osoan euskararen ofizialtasuna defendatzen du.
Euskal Eskola euskalduna lortu nahi du, baita progresista, anitza, laikoa, ekintzailea, autonomoa eta kudeaketa demokratikoa duena; hezkuntza prozesu osoan familien parte hartzea eta hezkuntza komunitatearen beste eragileekin batera erabakitzeko familien ahalmena defendatzen duena, irakaskuntzaren kalitatea eten gabeko hobekuntza ahalbidetzen duena.
HEIZE
HEIZE EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien federazioa da. BIHE eta Sarean elkarteen batasunetik sortu zen, eta bere helburua ikastetxe publikoak, zuzendaritza-taldeak eta eskola-komunitateak eragileen aurrean ordezkatzea da.
Eskola Publikoak hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar duela defendatzen duten pertsonak biltzen ditu HEIZEk. HEIZEk biltzen dituen emakumeek eta gizonek ikastetxeen ahalduntzearen alde lan egiteko konpromisoa hartu dute. Helburua Euskal Eskola Publikoaren etengabeko hobekuntzaren alde lan egitea da.