Euskal Eskola Publikoa > Albisteak > Euskaleskolapublikoa > Martxoaren 23an eta 24an egingo ditugu Eskola Digitalaren 7. Jardunaldiak
Martxoaren 23an eta 24an egingo ditugu Eskola Digitalaren 7. Jardunaldiak
2022-03-14
Martxoaren 23an eta 24an egingo ditugu Eskola Digitalaren 7. Jardunaldiak, Bilboko Occidental Hotelean, HEIZE eta EHIGE antolatuta. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta egitaraua eskuragarri.
2015etik euskal eskola publikoaren berrikuntza digitalean eta metodologikoan sakontzeko jardunaldiak dira Eskola Digitala. Ikastetxe publikoetako digitalizazio prozesu emankorrei irakasle, zuzendaritza talde zein familien elkar begirada emateko helburua du.
- edizioa dugun honetan bost ardatz nagusien inguruan arituko gara:
-
- Irakaskuntza digitalean pertsonen rol ezberdinak eta haien garrantzia: irakasle, ikasle zein familia.
- Eremu digitalean (ere) ikastetxeetan ditugun desberdintasunen orekatzea.
- Euskararen presentzia sendotu hezkuntza eremu digitalean.
- Iraunkortasuna, garapena, hezkuntza-berrikuntza eta mendekotasun teknologikoaren dimentsio elkarlotuak.
- Publikotasuna, hezkuntza kalitatea, ikerketa eta erabaki hartze eraginkorrak.
Aurten aurrez aurrekora bueltatzen garen arren, Erima eta Zubia-Santillana aretoetako hitzaldiak bideo streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da ere.
Gorde egunak!
Deskargatu egitaraua PDF formatuan.