HEIZEren IX. Jardunaldi Pedagogikoen kronika
HEIZEk “Euskal Eskola Publikoa haratago begira” IX. Jardunaldi Pedagogikoak egin zituen maiatzaren 6an, online. Hauek izango dira garatuko diren kontzeptu-ardatz nagusiak:
- Gizartea: gizarte-kohesiorako eta gizarte-justiziarako hezkuntza-sistema eraikitzeko gizarte eta hezkuntza-erronkak.
- Diagnostikoa: Euskal hezkuntza-sistemaren ekitateari eta bikaintasunari eragiten dieten egiturazko arazoak.
- Ikerketa: Euskal hezkuntza-sistemaren errendimenduaren bilakaera.
- Eskolatzea: eredu segregatzaileak eta ez-segregatzaileak, eta eskola-postuen plangintza.
- Hobekuntza: Euskal hezkuntza-sistemaren emaitzak hobetzea zailtzen duten arrazoiak eta euskal eskola publikoaren kalitaterako proiektu estrategikoa identifikatzea.
- Eskola curriculuma eta euskara: bizikidetza kulturala eta bizitzarako etengabeko ikaskuntza.
- Deszentralizazioa: udalerrien funtzioa euskal hezkuntza-erreforman.
- Gobernantza berria: Euskal eskola publikoaren parte-hartze komunitarioaren eta kudeaketa-autonomiaren eredua.
- Ziurgabetasuna eta statu quo berria: publikoaren balio soziala eta euskal eskola publikoa sistemaren ardatz gisa.
Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar behatokiaren “Beste hezkuntza bat ahal da” ponentziak emango die hasiera jardunaldiei. Besteak beste, galdera hauei erantzun zen: zeintzuk dira EAEko hezkuntza-sistemaren erronkak?, zergatik eragiten ditu desberdintasunak hezkuntza-sistema dual publiko-pribatuak?, zein da hezkuntza-sistema kohesionatuago bat berma dezakeen ikastetxearen aukera askearen alternatiba?, nola eragin diote eskola publikoari 1992ko Eskola Itunak eta 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legeak, eta zein dira atera ditzakegun ikaskuntzak?
Ondoren, Lucas Gortazar hezkuntzan aditua, Carlos Angulo (Gasteizko udal-kontseilua), Aina Tarabini (UAB) eta Daniel Innerarity aritu ziren.
Caros Angulo, Gasteizko Udaleko teknikaria, galdera hauek erantzun zituen: zer eginkizun bete behar dute udalerriek ikaskuntza ez-formaleko eta informaleko jarduerak antolatzen laguntzeko, ikasle guztiek eskolatik kanpo ikasten jarrai dezaketela bermatzeko? Era berean, herritarrak sentsibilizatzeko proposamenak egingo ditu, interes kolektiboak partikularren aurretik jartzeko.
Lucas Gortazar, hezkuntza eta gizarte politiken arloan aditua, euskal hezkuntza sistemaren indargune eta ahuleziez aritu da zen, kanpo ebaluazioen eta beste aldagai batzuen emaitzetatik abiatuta. Galdera hauek ere erantzun zituen: txosten eta ebaluazio horiek guztiek zer eginkizun dute hezkuntzaren hobekuntzan?, zer hezkuntza-erronka dituzte planteatuta Europako hezkuntza-sistemek gizarte-erronkak lortzen laguntzeko eta gizarte-eraldaketan laguntzeko?
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan soziologian doktore den Aina Tarabinik honako gai hauek jorratuko zituen: gizarteratzea eta laneratzea, zaurgarritasuna eta eskola-arrakasta, eta ekitatearen arriskuak, besteak beste, hezkuntza-sistema batek inor atzean ez uzteko printzipio eta gakoez arituko zen.
Daniel Innerarity filosofia politikoko katedraduna, Ikerbasque ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean, Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europako Institutuko irakaslea da. Ezagutzaz baino gehiago, ezjakintasunaren gizartea dela dirudien gizarte batean hezteak zer esan nahi duen azaldu zuen. Besteak beste, kontzeptu hauen inguruan mintzatu zen: erreflexibitatea, ziurgabetasuna, ahanztura, interpretazioa, sormena, autonomia, zehaztasunik eza, gaitasunik eza eta erabilgarritasunik eza.
Arratsaldeko saioa familiei zuzenduta egongo zen, goizeko eztabaiden laburpen bate gin ondoren “Otra educación es posible” hitzaldia eskaini zuen Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar behatokiak. Amaitzeko, eztabaida irekia egon zen.
Jardunaldiak jarraitzeko aukera ez bazenuen izan edota bideoak berriro ikus nahi badituzu, idatzi heize@heize.eus helbidera bideoak ikusteko aukera ematea eskatuz.