Martxoaren 23an eta 24an egingo ditugu Eskola Digitalaren 7. Jardunaldiak

 

Martxoaren 23an eta 24an egingo ditugu Eskola Digitalaren 7. Jardunaldiak, Bilboko Occidental Hotelean, HEIZE eta EHIGE antolatuta. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta egitaraua eskuragarri.

2015etik euskal eskola publikoaren berrikuntza digitalean eta metodologikoan sakontzeko jardunaldiak dira Eskola Digitala. Ikastetxe publikoetako digitalizazio prozesu emankorrei irakasle, zuzendaritza talde zein familien elkar begirada emateko helburua du.

Zazpigarren edizioa dugun honetan bost ardatz nagusien inguruan arituko gara:

  • Irakaskuntza digitalean pertsonen rol ezberdinak eta haien garrantzia: irakasle, ikasle zein familia.
  • Eremu digitalean (ere) ikastetxeetan ditugun desberdintasunen orekatzea.
  • Euskararen presentzia sendotu hezkuntza eremu digitalean.
  • Iraunkortasuna, garapena, hezkuntza-berrikuntza eta mendekotasun teknologikoaren dimentsio elkarlotuak.
  • Publikotasuna, hezkuntza kalitatea, ikerketa eta erabaki hartze eraginkorrak.

Aurten aurrez aurrekora bueltatzen garen arren, Erima eta Zubia-Santillana aretoetako hitzaldiak bideo streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da ere.

Gorde egunak!

Deskargatu egitaraua PDF formatuan.

Eman izena!

Eskola Digitala 6

 

Azaroaren 25 eta 26ean ospatuko ditugu pasa den martxoan bertan behera geratu ziren HEIZEk eta EHIGEk antolatutako Eskola Digitalaren 6. Jardunaldiak. Pandemiak hezkuntza sistemari eta ikaskuntza prozesuei eragindako lurrikaratik haratago, eskola-komunitateek, hezkuntzaren hobekuntzan inplikatutako eragile guztiekin batera, ​etorkizuneko eskola irudikatu nahi dugu 6. jardunaldi hauetan, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.

Bost ardatz kontzeptual hauetan oinarrituko dira jarduera guztiak (adituen hitzaldiak, ikastetxeetako esperientziak eta tailer praktikoak):

  1. Inklusio digitala. Ikaskuntza prozesuak personalizatzea, irakasleen alfabetizazio digitala, hezkuntza baliabide irekiak, etabar.
  2. Zer ikasi dugu konfinamentuan? Urrutiko ikaskuntzaren ahuleziak identifikatu hezkuntza politika bihurtzeko, berrikuntza teknologiko eta metodologikoak, etabar.
  3. Ikastetxeak, toki seguruak. Zibersegurtasuna, pribatutasuna, kultura zientifikoa eta pentsamentu kritikoa.
  4. Euskara ingurune digitalean. Euskarazko materialak sortzea, euskararen presentzia bermatu plataforma de komunikazio-prozesu masiboetan.
  5. Ikerkuntza, hobekuntzaren palanka gisa. Ebidentzietan oinarritutako ikaskuntza, zientzia-teknologiari buruzko sentsibilizazioa, generoaren inklusioa.

Gorde egunak eta joango gara informazioa ematen!