Euskal Eskola Publikoa > Albisteak > Euskaleskolapublikoa > 500 pertsonek eman dute izena Eskola Digitalaren 6. jardunaldietan
500 pertsonek eman dute izena Eskola Digitalaren 6. jardunaldietan
2020-11-24
500 pertsonek eman dute izena azaroaren 25 eta 26ean egingo ditugun Eskola Digitala topaketen 6. edizioan. Ikastetxe publikoen digitalizazio prozesuak laguntzea helburu dute HEIZE eta EHIGE elkarteok antolatzen ditugun topaketa hauek.
Irakasle, zuzendaritza-talde, guraso eta berrikuntzarako-aholkulariek eman dute izena aurten lehenengo aldiz streaming bidez egingo diren jardunaldi hauetan.
Lau motatako jarduerak egingo dira: hitzaldiak, ikastetxeetako esperientziak, tailerrak eta mahaingurua izango ditugu.
*Egitaraua: https://eskoladigitala.eus/egitaraua/