EHUrekin batera eremu digitalaren hezkuntza-beharrak identifikatu ditugu
HEIZE eta EHIGE elkarteen eta EHUren arteko lankidetzak fruituak ematen jarraitzen du. Ekainean, EHUko Weblearnerren taldeak INDARTU ikerketa abiarazi zuen, eta irakasleek, zuzendaritza-taldeek eta familiek arlo digitaleko hezkuntza-premiei buruzko ekarpenak egin zituzten.
46 ikastetxek, 923 familiak eta 390 irakaslek erantzun zieten inkestei. INDARTU baino lehen, ikerketa-talde honek ADIERAZ inkesta egin zuen, eta 4.500 irakaslek baino gehiagok egoeraren eragina azaldu zuten, lan-kargari, emozioei eta behar digital eta teknikoei dagokienez.
Ebidentzia zientifiko horrek Euskal Eskola Publikoaren digitalizazioaren arloan egiten dugun lana planifikatzen lagunduko digu. Weblearner ikerketa taldeak Eskola Digitala jardunaldien 6. edizioan parte hartuko du.
Bestalde, EHUk ohiko hedapen prozesua egingo du aldizkari zientifikoetan.